Paper Zorroa



5,4,3,2,1.................. ekin paper zorroari!!!

Bazan garaia hemen idazten asteko, baino egia esanda ez neukan ideiarik erez nola hasi hau egiten. Baina ez daukat beste erremediorik, nire hezkuntzako ibilbidearekin asteko. Ez dakit oso ondo zer den hemen idatzi esaten behar dena, baina oso argi dut zeri buruz hitz egin nahi dut.

         Lehen hezkuntzako gradu honek milaka amets gaizto eman dizkidan, oso motibatua hasi nintzen, benetan nahi nuen ofizioa zelako, baina pixkanka pixkanak nire motibazio hori berako joan da. Arrazoiak ez dakizkit zein diren, bueno bai badakizkit baina ez ditut nahi esan, zenbait pertsona deseroso senti daitezke eta. Bigarren lauhilabeteko honetan askoz ere gusturago nabil orokorrean eta gogotsuago ekiten diot lanari, lehen ez bezala.

Beraz ukitu nahi dudan puntua gradu honekin lotua dagoela esan nahi dizuet. Izan ere, denok entzun dugu: Magisteritza? " Bua como vives, que cabrón, hor ez da ezer egiten". Milaka ahoetatik entzun dut nik hori eta izugarrizko amorrua ematen dit. Amorrua arrazoia daukatelako. Nere ustetan esaldi honetan definitzen da guztia: "Ofiziorik zailenak gradu errazena duela". Pena bat da, izan ere etorkizuneko giltza hezkuntzan dago, eta hori ziurtatuko duten pertsonen formakuntza ez baldin bada egokia gaizki hasi garela esan genezake. Ez dago benetan ofizio honek eskatzen duen fundamenturik, koordinaziorik, gogorik.... Irakasleak ez dira motibatuak etortzen eta horrela ez dituzte ikaslea motibatzen. Horrez gain, konturatu nahiz teoria oso ondo dakitela denak, baina praktikan jartzerakoan ez duela inork hori egiten. Dena teoria eta gainera gaizki emanda. Noizbait aldatzen hasi behar garela pentsatzen dut, eta hezitzaileak ez badute hori aldatzen ez dakit nola aldatuko dugun guk, ez dugu jakingo eta. Milaka eta milaka teoria daude hezkuntza zerbait polita eta dinamikoa izan dadin, baina denak berdin jarraitzen du. Eta hau aipatuta beste puntu bat ukitu nahiko nuke.

Ezin da lehengo garaiko eta gaur egungo hezkuntza inondik inora konparatu, eta azpimarratu behar da gauza asko aldatu direla, baina are gehiago direla aldatu behar direnak. Ikasleen formakuntzatik hasita, metodologiatik pasata eta motibazioan bukatuz. Baina ulergaitza egiten zait, gibelera blogean aipaturikoa. Hezkuntza gudu politiko bihurtu dela hain zuzen ere. Politikoen jolas tresna. Etorkizuneko giltza izan beharko lukeen bitartean. Guda politiko honek beldurra ematen dit. Pixkanaka pixkanaka geroz eta eskubide gehiago urratzen ari dira, (azkena ertzaintzaren aurrean esertzea delitutzat jotzea eta sare sozialetatik geratzea debekatu dute) eta horrek Frankoren garaietara hurbiltzen ari garela  esaten dit. Ez da batere normala. Hurrengoa zer izango da emakumeak eta gizonak ikastetxeetan banantzea?

Gauzak asko daude hezkuntzaren inguruan hausnartzeko eta ni hortaz konturatu naiz gradu hau egiten nindoan heinean. Asko daukagu ikasteko, eta teoria oso ondo dakidala iruditzen zait, baina benetako ikaskuntza praktikoan ezagutuko dudala iruditzen zait. Azken finean, benetan ikasi duzunaren seinale dira praktikak. Ikasi duzuna bertan martxan jartzeko aukera ematen dizu eta bertan zure irakasle dohainak azaleratu ditzakezu. Teoriatik praktikara mundu bat dagoela begi bistakoa da, baina teorietan praktikotasun hori bultzatzea, sustatzea eta bermatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Horren arrazoia da, ondoren gela baten aurrean aurkitzen zarenean zure buruarengan edukiko duzun konfiantza handiagoa izatea. Horregatik, klase teorikoei praktikotasun handiagoa ematea beharrezkoa iruditzen zait. Horretarako gauzarik egokiena jendearen parte hartzea bultzatzea da. Jendeak bere kezkak azaltzea, horiek eztabaidatzea eta ondoren planteatzea eta ondorioak ateratzea.

Jendearen parte hartze hori bultzatzeak beste milaka buruhauste ekartzen dituela badakigu, baina lehengo urratsa denon parte hartze horren beharra ikustea da. Beti egongo da jendea irekiagoa dena, gehiago hitz egingo duena, lotxarik edukiko ez duena, akatsa egiteko beldur dena, gaiaz gutxiago dakien jendea… Baina hortik abiatuta, eta zenbait jarduera eta ariketa aurrera eramanez helburu hori lortzeko asmotan egon behar gara. Horrekin teoriaren eta mundu errealaren artean dagoen amildegia txikiagoa izatea lortuko dugu.

Ditugun beldur gehienak klasean alde batera uzten ikasiko dugulako, gure emozioen jabe izango garelako eta ez gaituelako inork kontrolatuko. http://www.perfeccionamiento.es/los-alumnos-y-la-participacion-en-el-aula/ Hemen uzten dizuet parte hartzearen inguruko testu labur bat. Irakurri baduzue konturatuko zarete irakasleek zer esan handia daukatela gai honetan. Batez ere ikasle ez parte hartzaileen ikuspuntuak eta autoestima aldatzerakoan. Irakasleak aipatuta beraien inguruko hausnarketa bat egiteko aprobetxatu nahiko nuke. Izan ere, irakaslearen ezaugarriak direla eta askoz ere errazago lortuko ditu helburuak beste irakasle batzuek baino.

         Aipatzekoa da ikasleek irakasle on bat deskribatu behar duenean lehenik eta behin alor pertsonalera jotzen duela, alor akademikora baino. Nahiago izaten dute irakaslea gertukoa izatea, ulerkorra, laguntza ematen duena… Irakasle batek hori izango ez balu ikasleek irakasgai horri buruzko iritzia oso negatiboa izango litzateke. Berdin du edukiak kontrolatuak baldin baditu, klasea emateko modua ez bada egokia eta bere jarrera pasiboa baldin bada, hau da, ez badu ikasleen parte hartzea bultzatzen, harresi bat ipintzen badu ikasle eta irakasleen harremanean, ez bada ulerkorra, ikasleek ez dute gustuko izango ez irakaslea ezta irakasgaia erez, dena lotua baitoa.
    
     Horregatik irakasleak duen jarrera ikasleekiko eta irakasgaiarekiko oso garrantzitsua da. Egia da, gaur egun irakaslearen egin beharrak asko aldatu direla eta zeregin mordoxka bat gehiago dituztela egiteko. Horren adibidetako bat da, ikasle bakoitzaren beharrei erantzun behar diela, hau da, hetereogenetasunari. Irakasle askok, hori dela eta, erreta bukatzen dute, “Burnt out” esapide ospetsuak dioen bezala. Baina horren arrazoia benetan ofizio hori maite ez dutela da, erronka berriak maite ez dituztela da, eta guztiei laguntzeko prest ez daudela. Horren ondorioz dira irakasleen datuak hain txarrak eta kezkagarriak. Aipagarri da, 5 irakasle euskaldunetik lauk erreta joaten da ikastetxera, 6tik batek estresaren ondorioz hartzen duela baja, %73ak antsietatea eta depresioa garatzeko arriskuan daudela eta patologia mentalak irakasleagoaren %12aren erantzuleak direla.
         
         Horregatik, ikasle eta irakasleen arteko harremana egokia izate ezinbestekoa da. Arazo asko ekidin ditzakezu eta gainera lanera gusturago joango zara. Baina aitortu behar da kontrakoa dela errealitatea, eta harreman horiek ez direla batere onak. Eta hori ez dut ulertzen. Irakasle izatera zoazenean badakizu haurrekin lan egin behar duzula, beraiekin denbora pilo bat pasako duzula eta beraien eredu zarela, beraien zaindari. Harreman hori txarra bada infernua bilakatuko da bizikidetza. Eta hori dena pertsonalitate kontuarekin loturik dagoela iruditzen zait. Badakizu zein lan mota den, beraz, zergatik ez zara saiatzen harreman hori ona izatea? Eduki ditudan irakasle askorekin pasa zait, eta aurten bertan ere pasatzen ari zait. Baina argi daukat, irakasle izan nahi dudala eta aldatu nahi dudan gauzetariko bat hori dela. Ez dut amildegi bat eduki nahi klasean, zubiak eraikitzen joango naiz nire harremana ikasle bakoitzari luzatuz. Lanaz gozatzeko aukera bat irekitzen dizu horrek. Hemen luzatzen dizuet  bideo bat ikus dezazuen:



      
       Irakasle eta ikasleen arteko erlazioa aipatu dut, baina irakasleen arteko aipatzea ere ezinbestekoa iruditzen zait. Episodiorik itsusienak, lehen hezkuntzako graduko lehenengo ikasturtean bizi izan ditut. Lehenengo hiru hilabetean “Dilan” izeneko lan modular bat eraman genuen aurrera. Bertan gai zabal bat aukeratu behar genuen eta ondoren gure interesen arabera azpi gai batean zentratu. Azpi gai horretan irakasgai guztiak bildu behar genituen modu batera edo bestera. Baina ezinezkoa izan zen. Irakasle bakoitza lana modu batera ikusten zuen. Batek A esaten zuenenean, besteak B esate zuen. Irakasleak ez ziren elkar ezagutzen, ez zegoen inongo koordinaziorik, eta ondoren entzun behar genuena izan zen, ez genekiela taldean lan egiten. Eta nork erakutsiko digu?  Hori egiten ez dutenak?. Bigarren hiruhilabeteko honetan gauzak hobeki joan direla onartu behar dut baina hala eta guztiz, antzeko kasuak eman dira, eta amorruz josi naute.  Eta ez hori bakarrik, azken  astean oraindik lan taldea bukatzeko daukagu, eta ez nahi izan dugulako, irakasleen koordinazioa exkaxa izan delako baizik. Dena bukaerarako utzi dutelako, eta beraien artean oso ondo ulertzen ez zirelako. Horrelako situazioak egiten dute ikasleek irakasleenganako ikuspegi txarra eraikitzea eta hori aldatzen hasi behar dutenak irakasleak dira, eta aldaketa sustatuko dutenak, gu izan behar gara, etorkizuneko irakasleak.

Irakasleen arteko harremana aztertu ondoren eta psikologiako azken pelikula ikusteko aukera izan ostean ikasleen arteko harremanetan zentratzea erabaki dut. Pelikula oso gogorra dela onartu behar dut, baina merezi du ikustea. Hemen uzten dizuet trailerra:  


   Ikasleen arteko binkuluak positiboak positiboak badira, dena primeran doa, baina harreman horiek guztiz onak ez direnean orduan datoz komeriak. Horregatik, ikasleen arteko harreman txarren inguruan mintzatuko naiz, “Bullyng-aren” inuguran hain zuzen ere. Gaur egun gehiago entzuten dira horrelako kasuak. Euskal Herrian eman den azken kasua oroitzen dudala, Hondarribiko Jokinena izan zen. Oihartzun handia egin zuen, baia herrialde honetan baina bizilagunenetan ere. Izan ere, protokolo bat atera zuten horrelako kasuetarako. Protokolo hau martxan jartzen da lehenengo susmoak antzematen direnean.  Bullyng-a pertsona baten aurka denbora mugagabe batean indarkeria erabiltzean datza. Indarkeria fisikoa, psikologikoa, berbala… izan daiteke. Baina denek protagonista berdinak dituzte. Erasotzailea/ak, erasotua, ikusleak, babesleak (batzuetan ematen dela), familia, irakaslea, eta ikastetxea. Fenomeno hau eskoletan presente dago eta aurre egitea ezinbestekoa da. Eskolan tratu beharreko gai bat dela iruditzen zait. Dena loturik doa. Irakasleen arteko harremana, ikasleen artekoa, hauen bien artekoa. Horiek denak onak badira komunikazioa askoz ere hobea izango da eta orduan gauza gehiago landuko dira ikasgelan, eta horietako gai bat hau izango da.

Pena da gaur egun horrelako gauzak entzutea, XXI. Mendean baikaude. Baina hori da errealitatea eta hori aldatu behar dugu. Horretarako ez da nahikoa protokolo bat argitaratzea, horretarako kontzientzia aldaketa global bat eman behar da. Balioen transmisioan dago funtsa, familiak erakusten duenean eta umeak ikusten duenean. Zorionez lan egin dudan esparru guztietan ez dut horrelako kasurik ikusi eta ez litzaidake gustatuko, baina badakit nola jokatu beharko nuke. Aitzitik, ume bat sozialki erabat onartu gabe zegoenari klasea emateko aukera izan nuen, eta bera nirekin zein zoriontsu zen ikustean, laguntzeko gogoa eman zidan, baita lagundu ere.

Ez da batere gai erosoa indarkeriarena, baina zintzotasunez eta arduraz landu behar den gai bat da. Eta horregatik ezin da alde batera utzi. Gai honekin denok daukagu egitekoa. Denak baikara modu batera erasotzaile eta erasotuak. Eta are gehiago irakasle izateko asmotan nabilenean.

Irakaslea izan nahi dut, bai, hori da aukeratu dudan ofizioa. Eta nahiz eta hasiera batean karrera nola zihoan damutzen hasi, oso gustura nago aukeratu dudan bokazioagatik. Zergatiak mordoxka bat dira egia esanda. Lehena eta handiena niri pasa zaidan guztia gainontzeko umeei ez pasatzea nahiko nuke. Ez dut nahi nik edade batetik aurrera bizi izan ditudan esperientzi akademikoak bizitzea. Bestalde, nire helburuetako bat nik txikitan ikasi nuen eskolara itzultzea izango litzateke, bertako familiaren partaide izatera itzuliz. Eskola horri zer edo zer zor diodala iruditzen zait, eta nire indar guztia bertan inbertitzen erantzun nahiko nuke. Horrez gain, umeekin lan egitea asko gustatzen zait, ume sentiarazten didate eta beraiei irakasteko gogoa transmititzen didate. Beraietako bat bezala hartzen naute, baina bakoitzaren  eginkizunak ondo bereiziz.  Gibelera aipatutako arrazoiengatik eta kritikatu dudan guztia aldatzeko asmoarekin hautatu nuen irakasle izatea. Kritika eta hausnarketekin bukatu baino lehen jakinarazi nahi dizuet hau guztia domino jokoaren antzekoa dela, dena loturik dagoela eta pieza batek bestea mugitzen duela. Beraz, gauza batek bestearen konponketa ekarriko duela konturatu behar gara. Eta horrela lortuko dugu hau aldatzea.

Amaitzeko, nire paper zorroaren azken zatia nire ikaskideei buruz hitz egiteko hartu nahiko nuke. Egia esanda, lehengo kurtso honetatik beraiek dira eramango dudan gauzarik handiena. Pasatako momentuak, botatako barre algarak, pasatako urduritasunak, gizarteko debate filosofikoak, Tolosako inauteriak, txikleen banatzea, medikuen kointzidentziak, etorkizunerako erokeriak, destino Iruña, tabakoaren aurkako kanpaina, naturako lan talde kooperatiboa, belardiko bazkari guztiak, futbol txapelketa, talde lanak, papiroflexia tailerrak, autobuseko bidaiak, urtebetetze atzeratuak, 19 urtetako krisia, klasean arreta jartzen ez genuenean beste joko batera jolasten pasatako uneak… mila dira bizitako gudak. Bakoitzak badaki zeni buruz ari naizen. Horregatik MILA ESKER.

 Egia esanda pena bat badut, eta pena hori nire gainontzeko ikaskideak gutxi ezagutu izana da, eta egia esanda horren erru handi bat irakasleei atxiki zaie. Ez dutelako ezer egin hori sustatzeko. Baina beste urte mordoxka bat ditut ezagutzeko eta ezagutuko ditudanaren esperantzaz agurtzen naiz.


4 comentarios:

  1. Kaixo Ander, atal honi astindua ematea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa dut zuek idaztea. Irakurri besteen blogak inspirazio bila. Ez utzi dena bukaerarako.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Ander! Erabat ados nago hezkuntza etorkizuneko giltza dela esaten duzunean, gauzak hobetu nahi badira (eta espero dut baietz, badago eta zer hobetua)hezkuntzatik hasi behar da, haurrak baitira geroa!
    Biharrarte!:)

    ResponderEliminar
  3. Urtebetetze atzeratuak...hoietako bat ni..datozen hiru urte hauetan saiako naiz egunien zoriontzen ;)
    asko gustau zat zure paper zorrue andeeer!!very goood :)

    ResponderEliminar
  4. 19 urtetako krisie.. nik ya pasaet bentzet!jajaj
    paper zorro polittee!! :)

    ResponderEliminar