jueves, 26 de abril de 2012

Ez al da hezkuntza etorkizunerako giltza?

Lehenik eta behin kaixo.

Zenbat aldiz entzun duzue hezkuntza dela etorkizunerako giltza? Eta orduan zergatik hainbeste murrizketa? Zergatik hainbeste ostia gure etorkizunra? Nolako Hezkuntza nahi da gure ondorengoentzat? Norbaitek pentsatu al du?

Guda bat bilakatu da hezkuntza, politikoen guda bat. Orain ni nago agintean orain nik hau egingo dut. Lau urteren ostean bestea jartzen da eta honek guztia goitik behera aldatzen du. Zein mundutan bizi gara? Ez al dira konturatzen borroka hau batera egin ezean ez duela irtenbiderik? 

Milaka eta milaka gauza egiten dira gaur egungo gizarteak behar ez dituenak, eta miloika eta miloika euro gastatzen dira makro proiektu horiek aurrera eramateko. Zergatik ez da gastatzen benetan gastatu behar den gauzetan?

Pentsatu zauze, hezkuntza gure esku baitago.

ONDO IZAN ETORKIZUNEKO IRAKASLEAK

P:D: Emen uzten dizuet murrizketei buruz aurkitu dudan testu eta bideo bana.




Hezkuntza ibilbidea eta nire esperientziak



Urte mordoska bat daramazkit ikastolan sartuta. Haur eskolan hasi nintzen. Egia esanda, ez dut ezertxo ere ez gogoratzen epoka hartatik. Ondoren Hernaniko “Meabe” izeneko eskolan egin nuen Haur Hezkuntza. Bertan egon nintzen 6 urte bete nituen arte. Oso oroitzapen urriak ditut garai hartakoak. Gogoratzen naiz gauza guztiak txokotan antolaturik zeudela eta denbora gehiena eraikuntzaren txokoan igarotzen nuela, egurrarekin eraikinak eginez. Ezin esan nezake, zer zen garrantzitsua garai hartan ikasteko, ikasi baina gehiago helburu bakarra ondo pasatzea zelako eta. Orduak eta orduak ematen genituen jolasean, horretaz akordatzen naiz oso ondo.  Ikasleen arteko interakzioa etengabekoa zen. Denak elkar jolasten genuen. Irakasleak ere, gurekin iharduten zuten jolasean. Hori baitzen beraien helburua guri ondo pasarazte. Nik horrela gogoratzen dut. Ez dakit ebaluatzeko zein modu zegoen , ezta bazegoenik ere ez nekien irakasle izateko ikasten hasi nintzen arte. Garai hartako oso oroitzapen onak ditut, nire irudia jolasean besterik akordatzen dudalako.
Lehen Hezkuntza ere, Hernaniko Langile Ikastolaren barruko “Laubidieta” izeneko eskolan burutu nuen. Bertan egon nintzen sei urtez. Oroitzapenak ugariagoak dira. Batzuk positiboagoak eta beste batzuk aldiz negatiboagoak. Lehenengo lau urteak txokoka zeuden antolaturik. Urteak pasa ahala txokoak aldatzen joaten ziren, zailtzen. Oso oroitzapen ona  dut lehenengo bi urteena. Izan ere, bertan ikasi nuen irakurtzen. Oraindik liburua zertaz zihoan akordatzen naiz.  Matematikak ere oso gustukoak nituela ere oroitzen dut, eta egiten genituen eragiketa azkarreko frogak ere. Lehenengo urteetan idazten eta irakurtzen ikasteari ematen ziotela garrantzia iruditzen zait, eta beste mailetan aldiz, eduki bereziak ikasteari. Nire eskolaren ezaugarri berezietako bat da oso azterketa gutxi egiten zituela, eta lan taldea asko sustatzen zuela, baita harreman positiboak eraikitzea ere. Ikasle taldea berbera izan da, derrigorrezko eskola garaitan. Momentu onak eta txarrak bizi izan ditugu, eta ni horien barruan egon naiz. Irakasleak gure norabidea zuzentzearen arrazoi nagusietako bat izan dira. Baita gure harremanaren erantzule ere. Lehenengo urteetan ez naiz akordatzen nola ebaluatzen ziren gauzak, azken urteetan aldiz nota ipintzen zen lan bakoitzeko. Irakasleak oso gertukoak ziren, beren semetzat hartzen ziguten, eta gure gelako mutilekin batez ere, arazo gehiago sortzen genituelako, oso ondo portatu dira, beti laguntzeko prest azaldu dira, baita lortu ere. Beraien lana ez zen gauzak erakustea soilik, harreman onak eta balio moralak irakastea zen. Nahiz eta mailak aurrea joan, beraien jokatzeko moduak ez ziren aldatu.  “Koxkox” irratia da dudan oroitzapen onenetarikoa. Zikloen arteko ezberdintasun oso handia da. Azkeneko bi zikloetan gauza serioagoa zen. Jada DBH-rako prestatzen asten ziren. Baina ez dut oroitzapen txarrik. Jolasa eta ikasketak oso ondo elkartzen zituzten. Antzerkiak ere protagonismoa izan zuen azken ziklo horretan. Ebaluaketa bakarkakoa zen eta gurasoekin ere bilerak egiten ziren. Ikasle taldea berdina zen baina harremanak ezberdinak. Mutil guztiak batera ibiltzen ginen baina neskak banandu egin ziren. Horrela gogoratzen dut.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Langile Ikastolaren “Santa Barbara” izeneko eraikinean burutu nuen. Lau urte izan ziren. Lehenengo bi etapetan gustu handiz joaten nintzen ikastolara, ikasteko gogo mordoarekin. Lan-tratuen  bidez funtzionatzen genuen eta oso metodo ona zela iruditzen zait. Lan-tratu horiek ebaluatu egiten zituzten, baina ebaluaketa ez zen edukiena bakarrik, jarrera ere kontuan hartzen zen. Irakaslea ez zen ebaluatzen zuen bakarra, ikasle taldea beren artean ere ebaluatzen zen.  Ikasteko garrantzitsua lan taldea egitea zen, Langileren filosofia hori baitzen. Hori bai, edukiak inoiz baztertu gabe. Ikasle taldea berdina zen, baina gelak aldatu egin ziren. Hasieran arraro samarra izan zen, baina ziztu bizian ohitu ginen. Eta oso harreman onak eraiki ziren. Irakasleen jarrera aldatu egin zen, gauza serioagoa zelako, baina hala ere etxean bezala sentiarazten ziguten. Edozein duda genuela argitzen saiatzen ziren, arazoak genituela ere. Eta dena elkarrizketaren bidez. Irakastea, baina batez ere heztea zuten helburu. Ebaluaketa bakarka zein gurasoekin egiten zen, eta arazoa non zegoen eta azaltzen zen. Baina esfortzua eta saiakera kontuan hartzen zen beti. Bakoitzak eman zezakeena kontuan hartzen zen, eta horrela irakaslea ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen zen.
Hurrengo bi urteetan aldiz, bakoitzaren norabidea zehazten hasi beharra zegoen. Adar zientifikotik edo humanistikotik joan nahi zenuen hautatu behar zen. Ondorioz, gelak berriro ere aldatu egin ziren. Oroitzapen onak ditut etapa honetaz, baina ez besteak bezain onak. Garai honetan ikasteko garrantzitsua edukiak zirela iruditzen zait. Harremanari eta talde lanari garrantzi gutxiago ematen ziotela iruditzen zait. Azterketak ere ugaritu egin ziren, eta zailtasuna geroz eta handiagoa zen. Ondorioz, zenbait lagun bidean geratu ziren. Ikasle taldea izugarrizkoa izaten jarraitzen zuen, ez nuen horren inguruko kexurik. Horrez gain, jende berria izan genuen gurean. Irakasleak zorrotzagoak ziren baina gertukoak izaten saiatzen ziren. Eta beren funtzioa heztea eta irakastea zen. Ebaluaketa sistema berbera zen. Exigentzia zen aldatzen zen gauza bakarra. Zenbakiak ziren ikasle bakoitzaren kalifikazioa.
Hernaniko institutura joan nintzen batxilerra egitera. Zeharo ezberdina izan zen. Oraindik banaketa handiagoa zegoen . Teknologikotik joan ginen eta gainontzeko eskolako ikasleekin elkartu ginen. Denak mutilak ginen. Jende berria ezagutzeko aukera  eduki dugu eta oso esperientzia onak pasa ditugu elkarrekin. Ikasketei dagokionean, ez dut hain oroitzapen onak. Ikasteko zen gauza garrantzitsu bakarra edukiak ziren, ez zitzaion ikasleari garrantzirik ematen, denak berdin tratatzen zituzten, eta ez ziren bakoitzaren beharretara moldatzen.  Irakasleak hotzak ziren eta ez zuten gertuko harremanik eraikitzen irakaslearekin. Zu han eta ni hemen zen. Komunikazioa oso urria zen. Irakastea zen beraien helburu bakarra, selektibitaterako prestatzera. Ez zieten gure eskakizunei erantzuten, ezta gure beharrei ere. Ebaluaketa oso sinpleak ziren. Ikasle onei ez zitzaien ezer esaten eta arazoak zituztenei ebaluazioan bakarrik ematen zieten garrantzia eta ez kurtsoan zehar. Gurasoekin ez zen bilerarik egiten. Garrantzia zuen gauza bakarra kalifikazio ona edukitzea zen. Ikasle taldea ikaragarri izan zen. Beraiek izan ziren batxilergoa azkarrago pasatzearen arrazoia. Oso ondo pasatzen genuen klaseetan gure artean, eta oso harreman onak eraiki genituen.
Orain, Unibertsitatean nabil. Sentsazioa okerragoa da. Ikasteko garrantzitsua dena edukiak dira. Ez dira gure harremanetan zentratzen, ez dira gure ikasketen inguruan kezkatzen, eskaintzen duten laguntzan oso urria da. Beraien partetik ez dago motibaziorik, eta horrela zaila da, gradua gustuko izatea. Dudan ikasle taldeaz ez naiz kexu, baina asko ez ditut ezagutzen, eta irakasleak ez dira horretan zentratu. Gainera, ikasle pilo bat gera, eta ez diete gure beharrei erantzuten. Hemen ez dago ebaluaziorik. Notak ipintzen dituzte eta listo. Ez dakizu lanak ondo egin dituzun edo ez. Ez dakizu ezer. Gero esaten da gainera, hezkuntza sistema ez dagoela ondo. Nola egongo da ondo ba irakasle izan behar dutenei horrela erakusten bazaie?
Hori izan da Hezkuntza sisteman zehar izan dudan esperientzia eta sentsazioa.




lunes, 23 de abril de 2012

Zein baldintza behar ditut ikasteko?

Aspaldiko jarraitzaile sutsuoi!!

Aspaldiko partez hemen naiz berriro ere idazten. Gaurko honetan oso gai interesgarri batekin natorkizue. Izan ere, ikasterako orduan zein baldintzab behar ditudan azalduko dizuet. Ea antzeko gauzak behar ditugun. 

Lehenik eta behin motibazio behar dudala iruditzen zait. Motibazioa eduki ezkero gauza guztiak askoz ere hobeto, gogotsuago eta azkarrago egiten dira. Ez baduzu motibaziorik, dena gogoz kontra egingo duzu eta obligazioz ikasiko duzu. Nire ustetan, obligazioz ikastea gauzarik txarrenetako bat da, ez duzulako inongo grinik ezertxo ere ikasteko. Gogoa da beste faktore garrantzitsuenetako bat, gogorik ez badut ezin dut ezer egin.

Inguruari dagokionean, ezinbestekoa dut ixiltasuna egotea, oso oso erraz distraitzen naiz eta asko kostatzen zait denbora luzez ikasten egotea. Lekuari dagokionean, nahiago dut ezer ez dagoen leku batean egotea, hutsik dagoena. Etxean ezinezkoa egiten zait ikastea, ordenadorea, janaria, telebista, ohea..... edozer gazaurekin nere arreta joan egiten da. Nere inguruan jendea egotea berdin zait, ez dida molestatzen. Baina gehiena izorratzen didana soinu txiki horiek dira. IZugarrizko amorrua ematen dit, norbaitek txiklea jatean soinua egiten duenean, edo hankarekin lurra jotzen duenean. Orduan haserretu egiten naiz eta ezin izaten dut ikasi. 

Ordutegiari dagokionean, eguna iluntzean ezin dut ikasi, ezinezkoa egiten zait. logurea sartzen zait eta ikasteari utzi behar izaten diot. Goizean esnatzen naizenean ederki ikasi dezaket eta hori aprobetxatzen dut normalean. goizean goiz esnatzen naiz eta ikasi egiten dut. Nekatua nagoenenan ere kosta egiten zait ikastea, eta normalean arazo hori izaten dut, ohera berandu joaten naiz eta ez dut ondoren denbora ongi aprobetxatzen. Gauzak antolatuak edukitzea gustatzen zait, helburuak jartzen dizkiot nere buruari, egun zer ikasi behar  dudan esanez, nahiz eta askotan gero ez bete guztiz. Ez dut ohiturarik ikasi behar dudanean  gainontzeko ekintzak alde batera uzteko, deskonzentratzea ere oso ondo etortzen zait. 

Ikasi behar dudanean oso kontziente izaten naiz eta ikasi behar dudala badakit, eta egiten dut. Gurasoak gehiago egin dezakedala esaten didate beti, baina ez zait ateratzen zen ez dut motibazio handirik.  

Eta zuek, nola ikasten duzue? ikasten baduzue noski jajajaaj

Ondo izan, itzuliko naiz.


miércoles, 22 de febrero de 2012

Neutraltasuna eta objetibotasunarekin ezbaian

Kaixo Kaixo blog honen jarraitzaile guztioi.


Magina egun pasa dira blogan azken aldiz idatzi nuenetik. bada garaia berriro ere bizitasun pixka bat emateko. Gaurko egunean bi kontzepturekin natorkizue. Neutraltasuna eta objetibotasuna.  Denok dakigu eskolan eguneroko bizitzako zenbait egoeren aurrean agertzen garela eta horiei irtenbidea ematen jakin behar diegula, edukiak ikasteaz gain. Eguneroko bizitza horretan, pertsona bakoitzak kultura bat, ideologia bat, ohitura eta jarrera batzuk transmititzen ditu, baita irakasleak ere, eta horiek ezberdinak izan daitezke besteekiko.

Bi galdera planteatu zaizkigu. Batek honako hau dio. Zein ezberdintasun dago neutraltasunaren eta objetibotasunaren artean?. Galdera honi erantzuteko lehendabizi nik kontzeptu horien inguruan dudana azalduko dut, eta ondoren hiztegi batera joko dut. 

Neutraltasuna:  Jarrera, egoera, ideologi... aurrean baiezko eta ezezko edo aldeko eta kontrako posturarik ez edukitzea izango litzateke. Iritzirik ez edukitzea. Berdin izatea. Adibide bezala futbol partidu bateko epaile jarriko nuke. Ez du iritzirik, bere lana ondo egitera mugatzen da. Interneten definizioa bilatu ezkero honako hau da emaitza: 
§  Bitartekaritzan, neutraltasuna gatazkan nahiz eztabaidan dauden aldeen iritziak eta jokabideak modu objektiboan baloratzea da, aurrez inoren aldeko jarrerarik gabe;
§  Nazioarteko harremanetan, neutraltasuna, herrialdeen arteko gatazketan, horietan parte hartzea ukatzen duen jarrera da;

Objetibotasuna: Nire ustetan, objetibotasuna, gertakari baten aurrean zure postura ez azaltzean datza, nahiz eta zuk iritzi bat eduki. Etikoki jokatzea. Ondo dagoena txarto dagoenetik bereiziz. Adibide bezala jarri nahiko nuke bi ume ikastetxe batean borrokan asten direneko egoera. Irakasleak ezin du baten alde edo bestearen alde egin, baino bere kontzientziaren barnean badauka baten aldeko pentsamendua. Bere iritzia dauka, eta berak objetibotasunez jokatzen du.
Internetek honako hau dio: Objektuak balorazio, subjektibitate eta gauza pertsonalik gabe azaltzea,  ekintzetan eta logikan oinarrituz.

Beraz, bi kontzeptuen harteko ezberdintasuna iritzia izatean edo ez izatean datza.

Bestea galderak aldiz horrela dio: Irakaskuntzan neutralak izan gaitezke? 

Iruditzen zait, ezin garela neutralak izan, objetiboak baizik. beti eduki behar dugu iritzi bat edo beste, batez ere, irakasleen aurrean ireki behar baldin baduzu, eta beraiek eskatzen badizute. Neutraltasuna, pasotismoaren isla dela iruditzen zait. Gainera iritzi bat edukitzea oso gauza aberasgarria da, iritzi hori adierazteko modua izaten da askotan arriskutsua. Beraz,k gai batzuen inguruan objetiboa izan behar da, zenbait ume erasotuak sentitu daitezke eta. 
Bestalde, aipatu nahiko nuke, subjetiboa ere izan beharko litzatekeela irakaskuntzan, batez ere, norbanakoaren esperientziak gauzak hobetzen laguntzen bait dute. 

Zein iritzi duzue honi buruz? Zein dira aurkitu dituzuen definizioak?

Eta hori da dena gaurkoz. Laister itzuliko naiz.

ONdo PasA TomMAsaaaa

miércoles, 8 de febrero de 2012

Kultura-hezkuntza-gizarteratzea: Zer da bakoitza? Zein ordenetan ematen da? Zein ordenetan eman beharko litzateke?


Gabon:

Gaurko egunean blok honek sua botako du erabilpenaren ondorioz. Oraingo egunetan azken klasean eginiko jarduera baten inguruan hausnarketa egin eta nire ikuspuntua azaldu nahiko nuke. Jarduera Kultura, Hezkuntza eta Gizarteratzea bizitzan zehar zein ordenetan ematen zen adostu behar genuen. Gure taldean, lehenengo kultura ematen dela, ondoren hezkuntza eta azkenik gizarteratzea izaten dela ondorioztatu genuen.  Lehenik eta behin kontzeptu hauek niretzako zer esan nahi duten adierazi nahi nuke.

KULTURA:  Gizarte bateko usadio, ohitura, tradizioak, balioak, jarrerak etab... bere gain hartzen dituen kontzeptua da.  Kultura mordoa dago munduan eta kultura aniztasuna aurki dezakegu gizarte berdin batean.

HEZKUNTZA: Prozesu bat da non gizabanako bakoitzean aktiboki presente dagoen bizitza osoan zehar. Ez da inoiz geratzen. Ezagutzak, baloreak, ohiturak, usadioak etab… barneratzearen prozesuari ere esaten zaio. Hezkuntza oso garrantzitsua da haurraren lehenengo urteetan. Umeetan gertatzen denak, eragina baitu  helduaroan. Bestalde, hezkuntza eta kulturaren arteko erlazioa aurkituz, esan daiteke, hezkuntzak kultura belaunaldi zaharretatik berrietara transmititzea ahalbidetzen duela.

GIZARTERATZEA: Azken emaitza bat dela esango nuke, gizabanakoa gizarteko partaide izatera heltzen denean ematen dena. Gizarteko kultura hori erabat bereganatua duenean.

Gelan egindako ariketari dagokionean, guk hautatu genuen ordena honako hau izan zen. Kultura, hezkuntza eta azkeni gizarteratzea. Horrela arrazoitu genuen. Gure ustetan, jaiotzen garen  unean kultura batean txertatu gaude. Kultura horren arabera, hezkuntza modu batekoa edo bestekoa izango da. Prozesu horren bidez , gizabanakoa gizarteratu egingo da. Gizarteratzea azken emaitzat bezala hartzen dugulako.

Eztabaida handia izan genuen gelan. Taldeko beste multzo batek honako orden hau babesten zuen. Gizarteratzea, kultura eta azkenik hezkuntza. Gelakide hauek gizarteratzea gizakien arteko harreman gisa ulertzen zuten. Arrazoitzen zuten jaio eta berehala gizakiekin harremanetan gaudela eta horregatik ematen zela lehendabizi gizarteratzea. 

Ezin izan genuen adostasun batera iritsi, izan ere, gizarteratzeari buruzko ikuspuntu ezberdinak genituen. Baina, nik talde honi galdera bat luzatu nahi nioke. Ez al duzue uste kultura motaren arabera harremanak ere modu batekoak izango direla, hau da, kulturak norbanakoen arteko harremanak baldintzatzen dituela? Esaterako, ez da berdina, gizonen eta emakumeen arteko harremana hemen edo Marokon. Eta hor kulturak zer esan handia du.

Baina esan beharra dago, gauza ideala, hiru kontzeptuak aldi berean ematea izango litzatekeela. Bizitza guztian zehar kultura baten partaide izanez eta hezkuntzaren bidez gizarteko gauza berriak ikasiz eta bertako partaide sentituz.

Zuen ustez nola ematen da? Edo noa eman beharko litzateke?

Gabon! 

Hezkuntza formalarekin jolasean

Arratsaldeon berriro ere!!

Eguraldi txarra aprobetxatuz gure denbora etxean ezer eginez pasatu ordez, hobe blog honi bizitaxun apur bat eman, ez al zaizue iruditzen? Oraingo honetan bi galderekin natorkizue. Atzoko klasean atera ziren bi galdera hauek, eta hauen inguruan gogoeta egin nahiko nuke. Galderak honako hauexek ditugu: Hezkuntza formala eraginkorra al da? Hezkuntza formalarekin heztea nahikoa al da? Hona erantzunak:

Hezkuntza formala eraginkorra dela esatea ezinbestekoa da, eraginkorra izateak, zerbaitetan eragina izateari deritzo. Eta gizarte honetan gauzak guztiek dute eragina, onera nahiz txarrera. Beraz, hezkuntza formala eraginkorra dela esan behar dugu. Kasu honetan, eraginkorra bere zentzu positiboan oinarritzen gara, baina hala eta guztiz ere eraginkorra dela esan nahi dut. Hezkuntza formalak, umearen heziketan paper garrantzitsu bat betetzen du, eta eragin hori modu batekoa edo bestekoa izanda, umearen heziketa halakoa izango da, eragin zuzena baitu. Eragin kopuruan sartu ezkero, esan beharra dago, hezkuntza formala, askoz ere eraginkorragoa izan beharko lukeela. Umeari gauza gehiago eskeini eta zihurtatu beharko lizkioke; hezkuntza egonkor bat, instalazio egokiak, irakasle jakintsuak... Baina gaur egun ez da hori pasatzen eta ondorioz leku batzuetan hezkuntza formala eraginkorragoa da beste batzuetan baino. Desberdintasun sozialaren adierazpen nagusia da hori. Baina hori beste gai bat da.

Bestalde, esan beharra dago, hezkuntza formalarekin bakarrik heztea posible dela baina ez nahikoa. Ez litzateke bizitzako esparru guztietarako prestatuta egongo eta ez litzateke egoera guztiei aurre egiteko gai izango. Beste hausnarketa batean aitortu dut, hiru hezkuntza motak elkarlanean dihardutela, baina horrek ez du esan nahi baten barruan hirurak daudela. Beraz, beste hezkuntzak ere beharrezkoak direla iruditzen zait. Mota bakoitzak ezagutza batzuk barneratzen laguntzen dizkizu, baita balore batzuk ere, beraz hezkuntza horiek baztertuak geratuko balira, umearen heziketa ez litzateke osotasunean eraikiko.

Zer deritzozue zuek honen inguruan?

Ondo izan

Hezkuntza ez-formala, formala eta informalarekin biraka

Eguerdion guztioi!!

Lehengo egunean nire lagunen blogak begiratzen ibili nintzen eta horietako batean zenbait hausnarketa galdera planteatzen zituztela ikusi nuen. Beren hausnarketak irakurri ostean, nik ere berdina egitea pentsatu dut eta horregatik galdera horien inguruko hausnarketa nire blogean ipintzea otu  zait. 

Lehengo galderak honako hau esaten du. Zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek, formala, ez-formala eta informala, bakar batean elkartu?
Gibelera eginiko hausnarketa batean hiru kontzeptu horien arteko definizioak atera nituen, eta ohartu al izan nuen, hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arteko ezberdintasunak oso urriak direla, hau da, ia ez dagoela ezberdintasunik. Informalarekin aldiz ezberdintasun handiago dagoela esango nuke. Bakar batean elkartzerako orduan posible izango litzatekeela iruditzen zait. Azken finean, denak dira  umearen hezkuntzan parte hartzen duten faktoreak. Bakoitzak bere faktoreak, estrategiak... izango ditu baina iruditzen zait asko amankomunean dituztela. Egia da, gure mundu honetan gauza guztiak izendatuak izen behar direla eta ezberdintasun minimoagatik ere ezberdinak baldin badira izen ezberdinak eduki behar dituztela. Beraz, esan daiteke izenak ezberdintzen dituztela, baina pedagogia aldetik antzekoak direla, berdinak ez esateagatik. Izan ere. elkarrekin lan egiten dute, elkarren osagarri dira, eta denek umearen hezkuntza ahalik eta hoberena izatea dute helburu. 

Bigarren galderak aldiz horrela zihoen: Eta elkartuz gero nola planifikatuko litzateke hezkuntza?
Iruditzen zait nahiz eta kontzeptu ezberdinak bezala ikusi elkarrekin doazela hezkuntzan. Azken finean gurasoen hezkuntzan ematen diren gauza batzuk eskolan bertan ematen dira eta eskolako hezkuntzan ematen direnak familian bertan ere ematen dira. Ez dena baina bai gauza asko. Etengabe elkareragiten ari dira, ez dijoa bakoitza bere aldetik. Inkontzienteki daude elkar planifikatuta. Bereizkta hori egitea ez da logikoa. Gauzarik hoberenak elkarlanean lortzen direla argi daukagu eta hauek horrela jarraitzea oso egokia izango litzateke, umearen hezkuntza ahalik eta hoberena izan dadin. 


Gure galderak aldiz honela zion: Hain antzekoak izanik zertako bereiztu? 
Horren erantzuna goran dagoela esan nezake. azken finean, gizarte honetan gauza guztiak izendatuak izan behar dira eta kasu honetan ere. horregatik bereizten dira. izan ere, pedagogikoki antzekoak direla esaten da hezkuntza formala eta ez-formala.

Nire arrazoiak eman eta gero zuei ere aukera ematen dizuet gai honen inguruan hausnarketa txiki bat egin dezazuen.