Arratsaldeon berriro ere!!
Eguraldi txarra aprobetxatuz gure denbora etxean ezer eginez pasatu ordez, hobe blog honi bizitaxun apur bat eman, ez al zaizue iruditzen? Oraingo honetan bi galderekin natorkizue. Atzoko klasean atera ziren bi galdera hauek, eta hauen inguruan gogoeta egin nahiko nuke. Galderak honako hauexek ditugu: Hezkuntza formala eraginkorra al da? Hezkuntza formalarekin heztea nahikoa al da? Hona erantzunak:
Hezkuntza formala eraginkorra dela esatea ezinbestekoa da, eraginkorra izateak, zerbaitetan eragina izateari deritzo. Eta gizarte honetan gauzak guztiek dute eragina, onera nahiz txarrera. Beraz, hezkuntza formala eraginkorra dela esan behar dugu. Kasu honetan, eraginkorra bere zentzu positiboan oinarritzen gara, baina hala eta guztiz ere eraginkorra dela esan nahi dut. Hezkuntza formalak, umearen heziketan paper garrantzitsu bat betetzen du, eta eragin hori modu batekoa edo bestekoa izanda, umearen heziketa halakoa izango da, eragin zuzena baitu. Eragin kopuruan sartu ezkero, esan beharra dago, hezkuntza formala, askoz ere eraginkorragoa izan beharko lukeela. Umeari gauza gehiago eskeini eta zihurtatu beharko lizkioke; hezkuntza egonkor bat, instalazio egokiak, irakasle jakintsuak... Baina gaur egun ez da hori pasatzen eta ondorioz leku batzuetan hezkuntza formala eraginkorragoa da beste batzuetan baino. Desberdintasun sozialaren adierazpen nagusia da hori. Baina hori beste gai bat da.
Bestalde, esan beharra dago, hezkuntza formalarekin bakarrik heztea posible dela baina ez nahikoa. Ez litzateke bizitzako esparru guztietarako prestatuta egongo eta ez litzateke egoera guztiei aurre egiteko gai izango. Beste hausnarketa batean aitortu dut, hiru hezkuntza motak elkarlanean dihardutela, baina horrek ez du esan nahi baten barruan hirurak daudela. Beraz, beste hezkuntzak ere beharrezkoak direla iruditzen zait. Mota bakoitzak ezagutza batzuk barneratzen laguntzen dizkizu, baita balore batzuk ere, beraz hezkuntza horiek baztertuak geratuko balira, umearen heziketa ez litzateke osotasunean eraikiko.
Zer deritzozue zuek honen inguruan?
Ondo izan
No hay comentarios:
Publicar un comentario