Gabon:
Gaurko egunean blok honek sua botako du erabilpenaren ondorioz. Oraingo
egunetan azken klasean eginiko jarduera baten inguruan hausnarketa egin eta
nire ikuspuntua azaldu nahiko nuke. Jarduera Kultura, Hezkuntza eta
Gizarteratzea bizitzan zehar zein ordenetan ematen zen adostu behar genuen.
Gure taldean, lehenengo kultura ematen dela, ondoren hezkuntza eta azkenik
gizarteratzea izaten dela ondorioztatu genuen. Lehenik eta behin kontzeptu hauek niretzako
zer esan nahi duten adierazi nahi nuke.
KULTURA: Gizarte bateko usadio,
ohitura, tradizioak, balioak, jarrerak etab... bere gain hartzen dituen
kontzeptua da. Kultura mordoa dago
munduan eta kultura aniztasuna aurki dezakegu gizarte berdin batean.
HEZKUNTZA: Prozesu bat da non gizabanako bakoitzean aktiboki presente
dagoen bizitza osoan zehar. Ez da inoiz geratzen. Ezagutzak, baloreak,
ohiturak, usadioak etab… barneratzearen prozesuari ere esaten zaio. Hezkuntza
oso garrantzitsua da haurraren lehenengo urteetan. Umeetan gertatzen denak,
eragina baitu helduaroan. Bestalde,
hezkuntza eta kulturaren arteko erlazioa aurkituz, esan daiteke, hezkuntzak
kultura belaunaldi zaharretatik berrietara transmititzea ahalbidetzen duela.
GIZARTERATZEA: Azken emaitza bat dela esango nuke, gizabanakoa gizarteko
partaide izatera heltzen denean ematen dena. Gizarteko kultura hori erabat
bereganatua duenean.
Gelan egindako ariketari dagokionean, guk hautatu genuen ordena honako hau
izan zen. Kultura, hezkuntza eta azkeni gizarteratzea. Horrela arrazoitu genuen.
Gure ustetan, jaiotzen garen unean
kultura batean txertatu gaude. Kultura horren arabera, hezkuntza modu batekoa
edo bestekoa izango da. Prozesu horren bidez , gizabanakoa gizarteratu egingo
da. Gizarteratzea azken emaitzat bezala hartzen dugulako.
Eztabaida handia izan genuen gelan. Taldeko beste multzo batek honako orden
hau babesten zuen. Gizarteratzea, kultura eta azkenik hezkuntza. Gelakide hauek
gizarteratzea gizakien arteko harreman gisa ulertzen zuten. Arrazoitzen zuten
jaio eta berehala gizakiekin harremanetan gaudela eta horregatik ematen zela
lehendabizi gizarteratzea.
Baina esan beharra dago, gauza ideala, hiru kontzeptuak aldi berean ematea
izango litzatekeela. Bizitza guztian zehar kultura baten partaide izanez eta
hezkuntzaren bidez gizarteko gauza berriak ikasiz eta bertako partaide
sentituz.
Zuen ustez nola ematen da? Edo noa eman beharko litzateke?
Gabon!
Eguardion Ander!! lehenik eta behin eskerrak eman nire bloga irakurtzeagatik eta zuri lagundu izana. Ikusten dudanez langile ibili zea ehh jajaj ondo ondo!! Idatzi duzunarekin erabat ados nago eta jakin dezazula nik baita zure blogetik hartuko ditudala hainbat ideia nire ideiekin bat egiteko.
ResponderEliminarBesterik gabe,
asteburu oso ona pasa Ander! Astelehenarte!