miércoles, 22 de febrero de 2012

Neutraltasuna eta objetibotasunarekin ezbaian

Kaixo Kaixo blog honen jarraitzaile guztioi.


Magina egun pasa dira blogan azken aldiz idatzi nuenetik. bada garaia berriro ere bizitasun pixka bat emateko. Gaurko egunean bi kontzepturekin natorkizue. Neutraltasuna eta objetibotasuna.  Denok dakigu eskolan eguneroko bizitzako zenbait egoeren aurrean agertzen garela eta horiei irtenbidea ematen jakin behar diegula, edukiak ikasteaz gain. Eguneroko bizitza horretan, pertsona bakoitzak kultura bat, ideologia bat, ohitura eta jarrera batzuk transmititzen ditu, baita irakasleak ere, eta horiek ezberdinak izan daitezke besteekiko.

Bi galdera planteatu zaizkigu. Batek honako hau dio. Zein ezberdintasun dago neutraltasunaren eta objetibotasunaren artean?. Galdera honi erantzuteko lehendabizi nik kontzeptu horien inguruan dudana azalduko dut, eta ondoren hiztegi batera joko dut. 

Neutraltasuna:  Jarrera, egoera, ideologi... aurrean baiezko eta ezezko edo aldeko eta kontrako posturarik ez edukitzea izango litzateke. Iritzirik ez edukitzea. Berdin izatea. Adibide bezala futbol partidu bateko epaile jarriko nuke. Ez du iritzirik, bere lana ondo egitera mugatzen da. Interneten definizioa bilatu ezkero honako hau da emaitza: 
§  Bitartekaritzan, neutraltasuna gatazkan nahiz eztabaidan dauden aldeen iritziak eta jokabideak modu objektiboan baloratzea da, aurrez inoren aldeko jarrerarik gabe;
§  Nazioarteko harremanetan, neutraltasuna, herrialdeen arteko gatazketan, horietan parte hartzea ukatzen duen jarrera da;

Objetibotasuna: Nire ustetan, objetibotasuna, gertakari baten aurrean zure postura ez azaltzean datza, nahiz eta zuk iritzi bat eduki. Etikoki jokatzea. Ondo dagoena txarto dagoenetik bereiziz. Adibide bezala jarri nahiko nuke bi ume ikastetxe batean borrokan asten direneko egoera. Irakasleak ezin du baten alde edo bestearen alde egin, baino bere kontzientziaren barnean badauka baten aldeko pentsamendua. Bere iritzia dauka, eta berak objetibotasunez jokatzen du.
Internetek honako hau dio: Objektuak balorazio, subjektibitate eta gauza pertsonalik gabe azaltzea,  ekintzetan eta logikan oinarrituz.

Beraz, bi kontzeptuen harteko ezberdintasuna iritzia izatean edo ez izatean datza.

Bestea galderak aldiz horrela dio: Irakaskuntzan neutralak izan gaitezke? 

Iruditzen zait, ezin garela neutralak izan, objetiboak baizik. beti eduki behar dugu iritzi bat edo beste, batez ere, irakasleen aurrean ireki behar baldin baduzu, eta beraiek eskatzen badizute. Neutraltasuna, pasotismoaren isla dela iruditzen zait. Gainera iritzi bat edukitzea oso gauza aberasgarria da, iritzi hori adierazteko modua izaten da askotan arriskutsua. Beraz,k gai batzuen inguruan objetiboa izan behar da, zenbait ume erasotuak sentitu daitezke eta. 
Bestalde, aipatu nahiko nuke, subjetiboa ere izan beharko litzatekeela irakaskuntzan, batez ere, norbanakoaren esperientziak gauzak hobetzen laguntzen bait dute. 

Zein iritzi duzue honi buruz? Zein dira aurkitu dituzuen definizioak?

Eta hori da dena gaurkoz. Laister itzuliko naiz.

ONdo PasA TomMAsaaaa

miércoles, 8 de febrero de 2012

Kultura-hezkuntza-gizarteratzea: Zer da bakoitza? Zein ordenetan ematen da? Zein ordenetan eman beharko litzateke?


Gabon:

Gaurko egunean blok honek sua botako du erabilpenaren ondorioz. Oraingo egunetan azken klasean eginiko jarduera baten inguruan hausnarketa egin eta nire ikuspuntua azaldu nahiko nuke. Jarduera Kultura, Hezkuntza eta Gizarteratzea bizitzan zehar zein ordenetan ematen zen adostu behar genuen. Gure taldean, lehenengo kultura ematen dela, ondoren hezkuntza eta azkenik gizarteratzea izaten dela ondorioztatu genuen.  Lehenik eta behin kontzeptu hauek niretzako zer esan nahi duten adierazi nahi nuke.

KULTURA:  Gizarte bateko usadio, ohitura, tradizioak, balioak, jarrerak etab... bere gain hartzen dituen kontzeptua da.  Kultura mordoa dago munduan eta kultura aniztasuna aurki dezakegu gizarte berdin batean.

HEZKUNTZA: Prozesu bat da non gizabanako bakoitzean aktiboki presente dagoen bizitza osoan zehar. Ez da inoiz geratzen. Ezagutzak, baloreak, ohiturak, usadioak etab… barneratzearen prozesuari ere esaten zaio. Hezkuntza oso garrantzitsua da haurraren lehenengo urteetan. Umeetan gertatzen denak, eragina baitu  helduaroan. Bestalde, hezkuntza eta kulturaren arteko erlazioa aurkituz, esan daiteke, hezkuntzak kultura belaunaldi zaharretatik berrietara transmititzea ahalbidetzen duela.

GIZARTERATZEA: Azken emaitza bat dela esango nuke, gizabanakoa gizarteko partaide izatera heltzen denean ematen dena. Gizarteko kultura hori erabat bereganatua duenean.

Gelan egindako ariketari dagokionean, guk hautatu genuen ordena honako hau izan zen. Kultura, hezkuntza eta azkeni gizarteratzea. Horrela arrazoitu genuen. Gure ustetan, jaiotzen garen  unean kultura batean txertatu gaude. Kultura horren arabera, hezkuntza modu batekoa edo bestekoa izango da. Prozesu horren bidez , gizabanakoa gizarteratu egingo da. Gizarteratzea azken emaitzat bezala hartzen dugulako.

Eztabaida handia izan genuen gelan. Taldeko beste multzo batek honako orden hau babesten zuen. Gizarteratzea, kultura eta azkenik hezkuntza. Gelakide hauek gizarteratzea gizakien arteko harreman gisa ulertzen zuten. Arrazoitzen zuten jaio eta berehala gizakiekin harremanetan gaudela eta horregatik ematen zela lehendabizi gizarteratzea. 

Ezin izan genuen adostasun batera iritsi, izan ere, gizarteratzeari buruzko ikuspuntu ezberdinak genituen. Baina, nik talde honi galdera bat luzatu nahi nioke. Ez al duzue uste kultura motaren arabera harremanak ere modu batekoak izango direla, hau da, kulturak norbanakoen arteko harremanak baldintzatzen dituela? Esaterako, ez da berdina, gizonen eta emakumeen arteko harremana hemen edo Marokon. Eta hor kulturak zer esan handia du.

Baina esan beharra dago, gauza ideala, hiru kontzeptuak aldi berean ematea izango litzatekeela. Bizitza guztian zehar kultura baten partaide izanez eta hezkuntzaren bidez gizarteko gauza berriak ikasiz eta bertako partaide sentituz.

Zuen ustez nola ematen da? Edo noa eman beharko litzateke?

Gabon! 

Hezkuntza formalarekin jolasean

Arratsaldeon berriro ere!!

Eguraldi txarra aprobetxatuz gure denbora etxean ezer eginez pasatu ordez, hobe blog honi bizitaxun apur bat eman, ez al zaizue iruditzen? Oraingo honetan bi galderekin natorkizue. Atzoko klasean atera ziren bi galdera hauek, eta hauen inguruan gogoeta egin nahiko nuke. Galderak honako hauexek ditugu: Hezkuntza formala eraginkorra al da? Hezkuntza formalarekin heztea nahikoa al da? Hona erantzunak:

Hezkuntza formala eraginkorra dela esatea ezinbestekoa da, eraginkorra izateak, zerbaitetan eragina izateari deritzo. Eta gizarte honetan gauzak guztiek dute eragina, onera nahiz txarrera. Beraz, hezkuntza formala eraginkorra dela esan behar dugu. Kasu honetan, eraginkorra bere zentzu positiboan oinarritzen gara, baina hala eta guztiz ere eraginkorra dela esan nahi dut. Hezkuntza formalak, umearen heziketan paper garrantzitsu bat betetzen du, eta eragin hori modu batekoa edo bestekoa izanda, umearen heziketa halakoa izango da, eragin zuzena baitu. Eragin kopuruan sartu ezkero, esan beharra dago, hezkuntza formala, askoz ere eraginkorragoa izan beharko lukeela. Umeari gauza gehiago eskeini eta zihurtatu beharko lizkioke; hezkuntza egonkor bat, instalazio egokiak, irakasle jakintsuak... Baina gaur egun ez da hori pasatzen eta ondorioz leku batzuetan hezkuntza formala eraginkorragoa da beste batzuetan baino. Desberdintasun sozialaren adierazpen nagusia da hori. Baina hori beste gai bat da.

Bestalde, esan beharra dago, hezkuntza formalarekin bakarrik heztea posible dela baina ez nahikoa. Ez litzateke bizitzako esparru guztietarako prestatuta egongo eta ez litzateke egoera guztiei aurre egiteko gai izango. Beste hausnarketa batean aitortu dut, hiru hezkuntza motak elkarlanean dihardutela, baina horrek ez du esan nahi baten barruan hirurak daudela. Beraz, beste hezkuntzak ere beharrezkoak direla iruditzen zait. Mota bakoitzak ezagutza batzuk barneratzen laguntzen dizkizu, baita balore batzuk ere, beraz hezkuntza horiek baztertuak geratuko balira, umearen heziketa ez litzateke osotasunean eraikiko.

Zer deritzozue zuek honen inguruan?

Ondo izan

Hezkuntza ez-formala, formala eta informalarekin biraka

Eguerdion guztioi!!

Lehengo egunean nire lagunen blogak begiratzen ibili nintzen eta horietako batean zenbait hausnarketa galdera planteatzen zituztela ikusi nuen. Beren hausnarketak irakurri ostean, nik ere berdina egitea pentsatu dut eta horregatik galdera horien inguruko hausnarketa nire blogean ipintzea otu  zait. 

Lehengo galderak honako hau esaten du. Zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek, formala, ez-formala eta informala, bakar batean elkartu?
Gibelera eginiko hausnarketa batean hiru kontzeptu horien arteko definizioak atera nituen, eta ohartu al izan nuen, hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arteko ezberdintasunak oso urriak direla, hau da, ia ez dagoela ezberdintasunik. Informalarekin aldiz ezberdintasun handiago dagoela esango nuke. Bakar batean elkartzerako orduan posible izango litzatekeela iruditzen zait. Azken finean, denak dira  umearen hezkuntzan parte hartzen duten faktoreak. Bakoitzak bere faktoreak, estrategiak... izango ditu baina iruditzen zait asko amankomunean dituztela. Egia da, gure mundu honetan gauza guztiak izendatuak izen behar direla eta ezberdintasun minimoagatik ere ezberdinak baldin badira izen ezberdinak eduki behar dituztela. Beraz, esan daiteke izenak ezberdintzen dituztela, baina pedagogia aldetik antzekoak direla, berdinak ez esateagatik. Izan ere. elkarrekin lan egiten dute, elkarren osagarri dira, eta denek umearen hezkuntza ahalik eta hoberena izatea dute helburu. 

Bigarren galderak aldiz horrela zihoen: Eta elkartuz gero nola planifikatuko litzateke hezkuntza?
Iruditzen zait nahiz eta kontzeptu ezberdinak bezala ikusi elkarrekin doazela hezkuntzan. Azken finean gurasoen hezkuntzan ematen diren gauza batzuk eskolan bertan ematen dira eta eskolako hezkuntzan ematen direnak familian bertan ere ematen dira. Ez dena baina bai gauza asko. Etengabe elkareragiten ari dira, ez dijoa bakoitza bere aldetik. Inkontzienteki daude elkar planifikatuta. Bereizkta hori egitea ez da logikoa. Gauzarik hoberenak elkarlanean lortzen direla argi daukagu eta hauek horrela jarraitzea oso egokia izango litzateke, umearen hezkuntza ahalik eta hoberena izan dadin. 


Gure galderak aldiz honela zion: Hain antzekoak izanik zertako bereiztu? 
Horren erantzuna goran dagoela esan nezake. azken finean, gizarte honetan gauza guztiak izendatuak izan behar dira eta kasu honetan ere. horregatik bereizten dira. izan ere, pedagogikoki antzekoak direla esaten da hezkuntza formala eta ez-formala.

Nire arrazoiak eman eta gero zuei ere aukera ematen dizuet gai honen inguruan hausnarketa txiki bat egin dezazuen.

lunes, 6 de febrero de 2012

Hezkuntza formalean ala ez-formalean lan egin nahiko zenuke?

Kaixo guztioi:

Iada blog honi erabilera ematen hasi beharra daukagau eta horretarako irakasleak bidalitako hausnarketa galdera planteatu dut hemen hausnarketa egin dezagun. Ikusi duzuen bezala galdera oso zehatza da. Gure gustuen eta nahien arabera zein esparrutan lan egin nahiko genukeen jakin nahi dugu: Hezkuntza formalean edo ez-formalean.

Lehenik eta behin bien arteko ezberdintasunak edo definizioak jakin nahiko nituzke eta zuei ere jakitea gomendatzen dizuet. Horretarako ordenagailuaren bidez informazio bila ihardun dut eta blog batean aurkitu dut bilatzen ari nintzen informazioa:  Blog horretatik definizio hauek hartu ditut: http://hezietaikasi.blogspot.com/2010/01/zer-da-hezkuntza-ez-formala.html

Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.

Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.

Definizio guztiak barneratuta ditudala, hasi nezake nire hausnarketa egiten. 

Esan beharra dut berdin zaidala esparru batean zein bestean lan egin. Iruditzen zait bien egiteko nahiko antzekoa dela, umearen hezkuntza prozesuan parte hartzea hain zuzen ere, paper aktibo bat edukiz, eta hezkuntza egonkor eta on bat eskeiniz. Irakasle izan nahi dudanez nire helburua umeari laguntzea izango da eta berdin zait zein esparrutan lana egin. Iruditzen zait esparru biek elkarlanean ihardun behar dutela, alderdi bateko aspektuak besteean ere aplikatu behar direla, baita alderantziz ere. Azken finean, desberdintzen dituena titulazioa da. Baina denok dakigu tituluak ez duela demostratatzen benetan gizakiok zer den dakiguna eta zer ez.

Ondorio gisa, esan nezake bi alderdietan lan egitea gustatuko litzaidakela. Bakoitzak gauza ezberdinak emango dizkidala iruditzen zait eta. Esperientzia guzti horrek nire ezagutza maila handituko duela ondorioztatzen dut, irakaslea hobea izaten erakutsiz.

Oraingoz nahikoa dut irakasle on bat izateko gauzak ikasten, lana egiteko ordua iritsiko zait.

Bukatzeko, esan nahi dizuet zuen iritziak entzutea gustatuko litzaidakela, baita hezkuntza formalaren eta ez-formalaren inguruko ekarpenak egitea.