Kaixo guztioi:
Iada blog honi erabilera ematen hasi beharra daukagau eta horretarako irakasleak bidalitako hausnarketa galdera planteatu dut hemen hausnarketa egin dezagun. Ikusi duzuen bezala galdera oso zehatza da. Gure gustuen eta nahien arabera zein esparrutan lan egin nahiko genukeen jakin nahi dugu: Hezkuntza formalean edo ez-formalean.
Lehenik eta behin bien arteko ezberdintasunak edo definizioak jakin nahiko nituzke eta zuei ere jakitea gomendatzen dizuet. Horretarako ordenagailuaren bidez informazio bila ihardun dut eta blog batean aurkitu dut bilatzen ari nintzen informazioa: Blog horretatik definizio hauek hartu ditut: http://hezietaikasi.blogspot.com/2010/01/zer-da-hezkuntza-ez-formala.html.
Ikaskuntza Ez Formala: Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.
Ikaskuntza Formala: Normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.
Ikaskuntza Informala: Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.
Definizio guztiak barneratuta ditudala, hasi nezake nire hausnarketa egiten.
Esan beharra dut berdin zaidala esparru batean zein bestean lan egin. Iruditzen zait bien egiteko nahiko antzekoa dela, umearen hezkuntza prozesuan parte hartzea hain zuzen ere, paper aktibo bat edukiz, eta hezkuntza egonkor eta on bat eskeiniz. Irakasle izan nahi dudanez nire helburua umeari laguntzea izango da eta berdin zait zein esparrutan lana egin. Iruditzen zait esparru biek elkarlanean ihardun behar dutela, alderdi bateko aspektuak besteean ere aplikatu behar direla, baita alderantziz ere. Azken finean, desberdintzen dituena titulazioa da. Baina denok dakigu tituluak ez duela demostratatzen benetan gizakiok zer den dakiguna eta zer ez.
Ondorio gisa, esan nezake bi alderdietan lan egitea gustatuko litzaidakela. Bakoitzak gauza ezberdinak emango dizkidala iruditzen zait eta. Esperientzia guzti horrek nire ezagutza maila handituko duela ondorioztatzen dut, irakaslea hobea izaten erakutsiz.
Oraingoz nahikoa dut irakasle on bat izateko gauzak ikasten, lana egiteko ordua iritsiko zait.
Bukatzeko, esan nahi dizuet zuen iritziak entzutea gustatuko litzaidakela, baita hezkuntza formalaren eta ez-formalaren inguruko ekarpenak egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario