miércoles, 8 de febrero de 2012

Kultura-hezkuntza-gizarteratzea: Zer da bakoitza? Zein ordenetan ematen da? Zein ordenetan eman beharko litzateke?


Gabon:

Gaurko egunean blok honek sua botako du erabilpenaren ondorioz. Oraingo egunetan azken klasean eginiko jarduera baten inguruan hausnarketa egin eta nire ikuspuntua azaldu nahiko nuke. Jarduera Kultura, Hezkuntza eta Gizarteratzea bizitzan zehar zein ordenetan ematen zen adostu behar genuen. Gure taldean, lehenengo kultura ematen dela, ondoren hezkuntza eta azkenik gizarteratzea izaten dela ondorioztatu genuen.  Lehenik eta behin kontzeptu hauek niretzako zer esan nahi duten adierazi nahi nuke.

KULTURA:  Gizarte bateko usadio, ohitura, tradizioak, balioak, jarrerak etab... bere gain hartzen dituen kontzeptua da.  Kultura mordoa dago munduan eta kultura aniztasuna aurki dezakegu gizarte berdin batean.

HEZKUNTZA: Prozesu bat da non gizabanako bakoitzean aktiboki presente dagoen bizitza osoan zehar. Ez da inoiz geratzen. Ezagutzak, baloreak, ohiturak, usadioak etab… barneratzearen prozesuari ere esaten zaio. Hezkuntza oso garrantzitsua da haurraren lehenengo urteetan. Umeetan gertatzen denak, eragina baitu  helduaroan. Bestalde, hezkuntza eta kulturaren arteko erlazioa aurkituz, esan daiteke, hezkuntzak kultura belaunaldi zaharretatik berrietara transmititzea ahalbidetzen duela.

GIZARTERATZEA: Azken emaitza bat dela esango nuke, gizabanakoa gizarteko partaide izatera heltzen denean ematen dena. Gizarteko kultura hori erabat bereganatua duenean.

Gelan egindako ariketari dagokionean, guk hautatu genuen ordena honako hau izan zen. Kultura, hezkuntza eta azkeni gizarteratzea. Horrela arrazoitu genuen. Gure ustetan, jaiotzen garen  unean kultura batean txertatu gaude. Kultura horren arabera, hezkuntza modu batekoa edo bestekoa izango da. Prozesu horren bidez , gizabanakoa gizarteratu egingo da. Gizarteratzea azken emaitzat bezala hartzen dugulako.

Eztabaida handia izan genuen gelan. Taldeko beste multzo batek honako orden hau babesten zuen. Gizarteratzea, kultura eta azkenik hezkuntza. Gelakide hauek gizarteratzea gizakien arteko harreman gisa ulertzen zuten. Arrazoitzen zuten jaio eta berehala gizakiekin harremanetan gaudela eta horregatik ematen zela lehendabizi gizarteratzea. 

Ezin izan genuen adostasun batera iritsi, izan ere, gizarteratzeari buruzko ikuspuntu ezberdinak genituen. Baina, nik talde honi galdera bat luzatu nahi nioke. Ez al duzue uste kultura motaren arabera harremanak ere modu batekoak izango direla, hau da, kulturak norbanakoen arteko harremanak baldintzatzen dituela? Esaterako, ez da berdina, gizonen eta emakumeen arteko harremana hemen edo Marokon. Eta hor kulturak zer esan handia du.

Baina esan beharra dago, gauza ideala, hiru kontzeptuak aldi berean ematea izango litzatekeela. Bizitza guztian zehar kultura baten partaide izanez eta hezkuntzaren bidez gizarteko gauza berriak ikasiz eta bertako partaide sentituz.

Zuen ustez nola ematen da? Edo noa eman beharko litzateke?

Gabon! 

1 comentario:

  1. Eguardion Ander!! lehenik eta behin eskerrak eman nire bloga irakurtzeagatik eta zuri lagundu izana. Ikusten dudanez langile ibili zea ehh jajaj ondo ondo!! Idatzi duzunarekin erabat ados nago eta jakin dezazula nik baita zure blogetik hartuko ditudala hainbat ideia nire ideiekin bat egiteko.
    Besterik gabe,
    asteburu oso ona pasa Ander! Astelehenarte!

    ResponderEliminar